XX. MENDEKO MUSIKA GARAIKIDEA
INPRESIONISMOA, DODEKAFONISMOA, MUSIKA ABANGOARDISTA
INPRESIONISMOA
Impresionismoa, errealismoaren aurkako erreakzio modura XIX. mendearen azken herenean Frantizan sortu zen pintura eta musika mugimendua da. Pintura alorreko inpresionismoa errealitatea eta paisaia beste modu batera ikusten saiatu zen, errealitateak baino gehiago zirrarek, inpresioek, eragindako lilurak erakarrita.
Inpresionismo musikala 1882. urtean sortu zen margolari inpresionisten eraginez. Hizkuntza berri bat aurkitu zen; bertan, musika-tresnak, soinuaren edertasuna eta musikaren zentzumen-alderdiak ziren nagusi; atmosfera berriak sortuz, zehaztasun gabeko giro batekin batera. Musikari inpresionistek tonalitatea errespetatzen jarraituko dute baina harmonia tradizionaletik ihes egingo dute.
CLAUDE DEBUSSY (Saint-Germain, 1862 - Paris, 1918)
Berak hasiera eman zion inpresionismoko irudi piktorikoen antzekoa zen harmonia-kontzeptu berri bati. Sortuko duen hizkuntza berri hau, klasikoen sistema diatonikotik eta azken erromantikoen mugimendu kromatikotik haratago doa. Haren lanak eragin handia izan zuen ondoren etorri ziren musikagileengan. Faunoren bazkalondoari preludioa (1894), Peleas eta Melisande (1902), Itsasoa (1905)
MAURICE RAVEL (Ziburu, 1875 - Paris, 1937)
Claude Debussy-ren influentzia haundia izan zuen; hala ere, nahiz eta inpresionismoarekin zenbait paralelismo izan bere musikak, korronte neoklasiokoarekin ere baditu. Musika-lan asko idatzi zituen: operak, baletak, ganbera-musika, musika-lan bokalak eta pianorako musika-lan ugari. Garaiko orkestratzaile hoberena kontsideratua dago. Pavane pour une infante défunte (1899), Shéhérazade (1903), Daphnis et Chloé (ballet) (1909-12), Bolero (1925)
MANUEL DE FALLA (Cadiz, 1876 - Argentina, 1946)
Nahiz eta abertzaletasun musikalean sartu bere musika, bere musika-lan garrantzitsuenetako batzuk impresionismoaren eragina izan zutela argi dago. Parisera bizitzera joan zen urteetan, Claude Debussy eta Maurice Ravel-en eragin zuzena izan zuen eta hor konposatu zituen Noches en los jardines de España eta El sombrero de tres picos (balleta)
Claude Debussy - Prelude a l'apres midi d'un Faune (Prelude to the afternoon of a Faun)
ESPRESIONISMOA
Gizonaren Lehen Mundu Gerra ondorengo dramatismoa islatzeko artea eta musika erabiltzen dituen mugimendua da. Errealismoa baztertu egiten da, uste osoa baitago errealitatea ez dela ikusten dugun bezalakoa; horregatik, norberak bere errealitatea sortu eta arte abstraktura iristen da. Musika espresionistaren ordezkari nagusia Vienako Eskola Schoenberg da. Musika honek soinu bitxiak dituela eman dezake, ohitu gabe baikaude adierazpena nagusi duen, tonalitatearen legeei uko egiten dien eta sistema dodekafonikoan amaitzen duen estilo hau entzuten. Dodekafonismoa gama kromatikoa osatzen duten hamabi soinuak jatorrizko saila deritzon sail handia eratuz antolatzean datza.
ARNOLD SCHOENBERG (1885-1951)
XX. mendeko musikaren berritzaile handia izan zen, nahiz eta haren prestakuntza autodidakta izan zen. Irakaslea lanetan ere aritu zen eta Harmoniaren teoria liburua idatzi zuen. Alemaniatik ihes egin behar izan zuen, nazien jazarpenaren ondorioz. Bere lehen musika-lanetan, Schoenbergek probak egin zituen giza ahotsaren fonetikarekin, eta paritutra mintzatuak konposatu zituen, musika irudikatzeko grafia berriak sortuz.
Ondorengo bideo honetan, A survivor from Warsaw, Schoenbergek dodekafonismoaren teknikaren bitartez, naziek judutarrekin egin zuten Holakaustoa kontatu nahi digu. Holokaustoa jasan zuten judutar guztien omenez konposatu zuen.
A. Schoenberg: Un superviviente de Varsovia (subtítulos en castellano)
MUSIKA ABANGOARDISTA
Bigarren Mundu Gerraren ostean garatzen diren abangoardia desberdinek, berrikuntza teknologikoak erabili eta soinuaren adierazpen aukera berriak ikertu nahi dituzte. Aldi berean, musika berri hau irudikatzeko ohiko solfeotik urrundutako musika grafia desberdinak sortzen dituzte. Musika abangoardistaren barruan mugimendu ezberdinak emango dira eta denak tonalitatetik ihes egingo dute guztiz, atonalitatean oinarrituz. Hemen ditugu musika abangoardistaren barruan eman ziren mugimendu nabarmenenak:
- Musika konkretua: Errealitateko soinuak erabiltzen ditu, grabatu eta gero laborategian eraldatzeko (P. Schaeffer eta P. Henry)
- Musika elektronikoa: Soinuak laborategian bertan sortzen dira eta horiek erabiliz zinta grabatzen da (k. Stockhausen).
- Musika elektroakustikoa: Aurreko bien nahasketa, sintetizadorea erabiltzen du soinuak eta era askotako erritmoak eta tinbreak lortzeko (L. Berio, B. Maderna eta E. Varese).
- Serialismo integrala: Dodekafonismoaren teknika erabiltzen du, sail laburragoekin, soinuaren elementu guztietan: intentsitatea, iraupena, erritmoa... (P. Boulez eta O. Messiaen).
- Musika aleatorioa: Musikagileak inprobisatzeko aukera handia ematen dio interpretatzaileari, zelula txikiak bakarrik idazten baititu (J. Cage eta C. Ives).
- Musika estokastikoa: Ordenagailua eta estatistika erabiltzen ditu (I. Xenakis eta G. Ligeti).
- Musika minimalista: Etengabe errepikatzen den eta musika lanaren sorburu gisa hartzen den gai xume batean oinarritutako musika (P. Glass).
MUSIKA ABANGOARDISTA ZINEMAN
Zinemako soinu-banda gehienak mugimendu erromantiko eta post-erromantikoan oinarritzen dira; hala ere, fikziozko, beldurrezko eta suspenseko film askotan abangoardiako musika entzun dezakegu. Musika atonala, pertsonaien egoera psikologiko larriak, beraien identitate arazoak eta gatazka sozialak azaltzeko ere erabiltzen da. Stanley Kubrickek, zinemako zuzendari haundiak, askotan erabili izan d bere filmetan musika abangoardista. Hona hemen horren adibide esanguratsuenak:
EL RESPLANDOR
Beldurrezko film honetan, artista abangoardista askoren adibideak ematen dira. Beheko adibidean, Kristof Pendereckyren Utreya (Kanon Paschy) musika-lana entzun dezakegu.
EYES WIDE SHUT
Film honetan berriz, musika minimalistaren adibide garbi bat daukagu. Musica ricercata izenburuarekin eta Dominic Harlanek konposatuta, piano bakar bat entzuten da, etengabe errepikatzen den gai xume bat jotzen.
2001: ODISEA EN EL ESPACIO
Film honekin, Stanley Kubrick bere filmetan musika abangoardistarekin izan zuen lehen esperientzia izan zen.. Beheko hirugarren bideoan, Gyorgy Ligetiren Lux aeterna musika-lan ezaguna entzun dezakegu. Gorago aipatu bezela, Gyorgy Ligeti musika estokastiko eta minimalistaren konpositore nabarmenena izan zen.
El Resplandor
eyes wide shut
2001: Odisea del Espacio - El Amanecer del Hombre (Fragmento)